--> $reservas-h2 = Reservas;
San Fermín Ezkabako Kanpina
Iruñatik hurbilen dagoen kanpina izanik, Ezkabako Kanpina, hirigunetik 5 minututara dagoena, San Fermin festak ezagutu nahi dituzten bisitarientzat ezinbestekoa bilakatu da.
Uztailaren 6an, 12:00tan hasi eta uztailaren 14an, 00:00tan bukatzen dira festak. Uztailaren 5etik 14ra, giro sanferminzalearekin, kanpina festaren parte bilakatzen da.
Kanpinetik 1,5km-tara autobusa hartu daiteke Iruñeara iristeko. Geltokia “Oricain” deitzen da, “Linea 4 Oricain-Barañain eta Barañáin-Oricain) da autobusaren izena. Hurrengo loturan ikus dezakezu zein den autobusaren ordutegia:
https://www.infotuc.es/index.php/es/horarios-y-recorridos/linea/4
TAXIA: 18 euroren truk, eguneko 24 orduetan zehar har daiteke taxia Iruñatik kanpinera (4 pertsonarentzako)
TRENA: Ordutegiak eta prezioak www.renfe.es atarian begiratu
Iruñako Aireportua: Noainen kokaturik, taxia hartuta 10 minututara dago. Bestela, hiri erdigunera autobus bat hartu eta ondoren, Montañesa autobus konpainiako Nº4V linea hartu, ORICAIN noranzkoan. www.mcp.es ataria kontsultatu.
Gasteizko Aireportua: Iruñatik ordubete baino gutxiagora, Iruñarako zuzeneko autobusa hartu, autobusen ordutegiak www.laburundesa.com atarian kontsultatu.
Bilboko Aireportua: Iruñatik ordu t´erdira, Iruñarako zuzeneko autobusa hartu, autobusen ordutegiak www.laburundesa.com atarian kontsultatu.
Zaragozako Aireportua: Iruñatik ordu t´erdira, Iruñarako zuzeneko autobusa hartu, autobusen ordutegiak www.condasa.com atarian kontsultatu.
KOTXEA: Frantzia-Irun norabidean N-121 A errepidea hartu. NA421 errepideaan sartzeko bidegurutzean, Berriogoitirako norabaideari jarraitu. Handik 40 metrora Ezkabako Kanpinaren sarrera topatuko duzu.
Deskargatu gure San Ferminetako informazio eta prezioen fitxa berezia