Erreserba Baldintzak
Kanpineko zuzendaritzak egonaldiaren zenbateko totalaren %50aren transferentzia jaso duenean erreserba burututzat joko da. Helduera egunean, transferentziaren ordainagiria eta egonaldiaren zenbatekoaren gainerakoa kanpineko harrera-lekuan aurkeztu beharko dira.
Ostatuen alokairurako fidantza
Helduera egunean, kanpinera sartzerakoan, 100€ utzi beharko dira. Zenbateko hori egonaldiaren azken egunean itzulia izango da, behin gure langileek ostatua gainbegiratu eta giltzak itzuli direnean.
Animaliak
Inolako ostatutan ez da maskotarik onartuko, Partzelan eta Mobil Home Maskotan izan ezik.
Erretzea
Gure ostatu guztien barnean erretzea debekaturik dago.
Ordutegia
Sarrera, arratsaldeko 15:00etatik aurrera egin ahal izango da. Irteera, goizeko 11:00ak baino lehen egin beharko da.
Adinez txikiak
Une oro pertsona heldu batek lagunduko ditu. Gainera, bere tutore legalen baimenak ekarriko dituzte.
Tresneria
Zuzendaritza ez dago garbiketa gaiak, komuneko papera, izarak eta toallak ematera behartuta. Debekaturik dago tresneria eta altzariak ostatu batetik bestera eramatea.
Egokitutako tresneria desegokia dela ikusten baduzu, harrera-lekuan ohartarazi eta ahalik eta azkarren dagokizuna emango dizute.
Edukiera
Inoiz ez da kanpineko zuzendaritzak ostatu bakoitzarentzat adierazitako gehienezko edukiera gainditu ahal izango.
Kanpaldia
Kanpaldi eguna eguerdiko 12:00tan bukatzen da. Gure instalazioak berandu utzi eta ordutegi hori gainditzen duen bezeroak egonaldi egun bat gehiago ordaindu beharko du.
00:00ak eta 07:00ak bitartean kanpatzea debekaturik dago. Ordu horietan ere, ibilgailuen joan-etorriak gure barrutian debekaturik daude.
Zaborrak kanpineko sarrerako edukiontzietan (parkingean) botako dira.
Animaliak beren jabeekin egon beharko dira, txertoen libreta eguneraturik eta lotuta beti.
Erreserba bertan behera uztea
Erreserba bertan behera uzteko eragiketa idatziz egin beharko da (deiak ez dira onartuko).
Goi-denboraldian, erreserba hilabeteko aurrerapenarekin bertan behera uzten bada diru seinalea bere osotasunean itzuliko da.
15 eta 30 egun arteko aurrerapenarekin bertan behera utzitako erreserbek bankuko aurrerakinaren %50 jasotzeko eskubidea izango dute.
15 egunetik behera ordea, ez da aurreratutako dirua berreskuratzeko eskubiderik izango.
Behin egonaldia hasi eta kontratatutako erreserba osorik gauzatu gabe instalazioak uzten badira, ez da deskontu edo diru itzulpen eskubiderik izango.

San Fermín
El único camping de Pamplona ciudad y gracias a nuestra ubicación puedes disfrutar y vivir una de las fiestas más famosas del mundo en primera fila.
Leer más

Cómo Moverse
Si dispones de coche podrás llegar a Pamplona en 5 minutos, pero además desde cerca del camping tienes autobús y carril bici directo al corazón de la ciudad.

Restaurante
En nuestro Restaurante y amplia terraza podrás degustar las más variadas riquezas gastronómicas de nuestra tierra, una cocina seleccionada en un marco incomparable rodeado de naturaleza.
LEER MÁS
Entorno
En un enclave único y natural, en el centro de la regiòn para moverse sin dificultad por toda Navarra y tan sòlo a 5km de la ciudad de Pamplona.